EITB

Datuak

Filmak

Euskal Herria dinosauro lurra izan zen duela 55-75 miloi urte. Haien arrastoak aurkitu dituzte Araban, zehazki Trebiñu (Lañuko meategian)eta Izki aldean. Lañuko aztarnategia bisitatu dugu. Europako dinosauroen aztarnategi garrantzitsuenetakoa da. Euskal Herriko Unibertsitateko  geologo eta paleontologo talde batek, 40 espezie identifikatu dituzte bertan, horietatik 10etik gora dinosauroenak, haragijaleak eta belarjaleak.Eta Lañun aurkitutako dinosauro begetarianoetako baten hezurrei esker, espezie bat definitu zen: Lirainosaurius Astibiae. Gertuagotik ezagutuko dugu dinosauro haiek bizi ziren garaia.
Aralar mendia bereziki aberatsa da Historiaurreko hondarretan. Teknopolis saioko erreportaje honetan, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle Joxean Mujikak barrendegi horretako hondarrik adierazgarrienak errepasatzen ditu, hala nola trikuharriak, menhirrak eta cromlechak. Horrela, eraikuntza megalitiko esanguratsu horiek ezagutzeaz gain, arkeologoek egindako azken aurkikuntza ikusiko dugu: duela 5.000 bat urteko bizigune bat.
Euskal Herriko eltzegile eta zeramista tradizioaren inguruan ibilbide bat. Blanca Gomez de Segura "Eltzegintzak" museoaren zuzendariarekin elkarrizketa bat ere ikusten da. Gainera, zeramikapiezakegitekoaspaldikoprozesuakberreraikitzendira.
Andres Urdaneta bere garaiko itsas-gizon handienetako bat izan zen. Ordizian (orduan Villafranca zen) jaio zen 500. urtemuga dela-eta nabigatzaile eta deskubritzaile ikuspegiaz erakusten du dokumental honek. Bere garaiari aurrea hartu zion gaztetan eskuratu zituen ezagutzei esker, eta enperadoreen eta erregeen korteetan bere presentzia eskatzen zuten askotan.