K.a. 1350. urte inguruan, Amenofis III.a bere aitaren lekua hartu zuen
Amenofis IV.a faraoiak. Bere arbasoen kultura politeistaren aurka agertu
zen boterera iritsi zen une beretik. Harentzako, bat besterik ez da
unibertsoaren sortzailea: Aton, eguzkiaren erregea. Amenofis IV.ak
Akhenaton izena hartu zuen eta hiriburu berria sortzea erabaki zuen:
Akhetaton hiria, gaur egun Tell el-Amarna. 1925. urtean hiri honen lehen
aztarnak aurkitu zituztenean, egiptologoek ezin zuten sinetsi, benetako
iraultza baitzen garai hartarako, erlijio mailan izan ezik arte mailan
ere.