“Investigaciones arqueológicas” sailaren
emanaldi honetan, Peter Eeckhout arkeologoak Tanzaniaraino bidaiatuko du,
swahilien mundua haien aztarnategirik enblematikoenaren bidez ezagutzeko:
Kilwa.Afrikako
ekialdeko kostaldean dago hiri hori, eta XIV. eta XV. mendeetan jo zuen
gailurra, Indiako Ozeanoan barrena India eta Txinaraino hedatzen zen
merkataritzari esker.Monumentuen
hondarren artean, hiria gobernatzen zuten sultanen jauregia eta Meskita Handia nabarmentzen
dira –gaur egun, azken ikerlanak kontuan hartuz, desberdina da haien gaineko
interpretazioa–.