Pascal Pelletier

Filmak

Film hau Luxorko (Egipto) Ramesseum-eko denboraldi arkeologiko berriaren (XXXIV. kanpaina) testuinguruan kokatu behar da. Indusketa prozesu baten barruan guztiz murgiltzera garamatza. Hileta hobi bat agerian uztetik hasi eta Erdiko Inperioko hilobi bateko patio batetik hondakinak ateratzeraino, misio arkeologiko baten egunerokotasuna biziarazten digu dokumentalak.
Hormen eta zutabeen babespean, hamarkada luze eta ederrez, Ramses II.aren Milioika Urteko Tenplua, Ramesseum zelakoa, botere politiko, ekonomiko, administratibo eta erlijiosoaren erdigunea izan zen,baina, Egiptoko XIX. eta XX. dinastien garaiaren bukaera aldean, arpilatzen hasia izan zen.Orain, badira 30 urte baino gehiago Christian Leblancek eta bere lantaldeak hura esploratu eta zaharberritzen dihardutela, eta balioa ematen, bere nortasuna eta destinoa berreskura ditzan.Indusketen XXXIII. kanpainak lan garrantzitsu horri jarraipena emango dio, testigantza berriak ekarriko ditu, eta Sehetepibrêren hilobiaren misterioa ulertzen lagunduko digu, baita "magoarena" ere; izan ere, 1896an, James Edward Quibellek papiro eta marfil magikoen kaxa bat aurkitu zuen hilobi batean.