Film hau Luxorko (Egipto) Ramesseum-eko denboraldi arkeologiko berriaren (XXXIV. kanpaina) testuinguruan kokatu behar da. Indusketa prozesu baten barruan guztiz murgiltzera garamatza. Hileta hobi bat agerian uztetik hasi eta Erdiko Inperioko hilobi bateko patio batetik hondakinak ateratzeraino, misio arkeologiko baten egunerokotasuna biziarazten digu dokumentalak.