2013an, Guido Gay ingeniari italiarrak Korsika eta Italia artean hondoratutako itsasontzi zahar bat aurkitu zuen 360 metroko sakoneran. Hasiera batean pentsatu zuten harri kargamentu bat zeramala astungarri gisa, baina berehala jakin zuten ontziak kalitate askotako beirak zeramatzala, tonaka. Aparteko aurkikuntza horri esker, mota horretako bigarren aurkikuntza izan baitzen, frantses eta italiar arkeologoez osatutako talde bat sortu zen eta Alfred Merlin izeneko itsasontzian itsasoratu zen hondoratutako ontziko (Capo Corso 2 izenaz ezaguna) zama ikertzeko. Obra honek beirak Antzinako Erroman izandako garrantzia aztertzen du aipatutako taldeak ur sakonetan bideratutako ikerketa arkeologikoaren bitartez, eta azaltzen du nola beira fabrikatzeko metodoen garapenak eta hedapenak betirako aldatu zuten gizakiaren zibilizazioa.