Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa
Festival Internacional de Cine Arqueológico del Bidasoa
2019ko udan, denborale bortitz batek El Arenal hondartzako harea irauli zuen, Palman, eta zerbait azaleratu zuen, baina ez hondakin soil bat, erromatarren barku bat baizik, 1.600 urte baino gehiago hondar azpian ezkutuan egondakoa: ur azaletik 2 m-ra baino ez, itsasertzetik 50 m-ra, Ses Fontanelles agertu zen, K.o. IV. mendeko merkataritza ontzi bat, bere horretan, kontserbazio egoera bikainean.