Bou
Ferrer erromatarrek merkataritzarako erabili zuten itsasontzi handi bat zen,
K.o. I. mendean Cádiz eta Erroma arteko itsasaldi batean Alacanteko kostaldearen
parean hondoratu zena. Kasualitatez aurkitu zen, 1999an, eta, ordutik, hainbat
indusketa zientifiko egin dira, eta emaitza harrigarriak lortu: itsasontziak Cádizen
ekoitzitako arrain saltsez betetako 4.000 bat anfora eta Sierra Morenako meategietako
berunezko lingoteen kargamentu bat zeramatzan.