Canal Extremadura TV

Filmak

Bidaia liluragarria da erromatarren aurreko zibilizazio misteriotsu honetara eta penintsulako hego-mendebaldean utzi zuen aztarnara. K.a. IX. mendean sortua feniziar kulturaren eta Guadalquivir ibaiaren bazterrean bizi ziren bertako herrien kultuaren artean bat egin ondoren, Tarteso Portugaleraino hedatuko zen, baina azken urteetan ikerketak beste gune batean jartzen ari dira fokua, Guadiana ibaiaren Erdiko Haranean. Extremadurako inguru horretan ez dira gutxi arkitekturaren, bitxigintzaren, salgaien trukeen, sinesmen erlijiosoen eta idazketa sistema sortu berriaren bidez galdua den kultura horri buruzko informazio baliotsua eskaintzen ari diren aztarnategiak.
Guadalperaleko trikuharria ez dago bakarrik bere hilobi likidoan: Tajo ibaiaren ibilbidean bertan, beste urtegi batzuetan, obra arkitektoniko handiak egin zituzten lehengo kulturen aztarna gehiago gelditu dira ur azpian. Duela 5.000 urte, edo are lehenago, sineskera sistema sendo-sendo batek eragin zuen hura eraikitzea; harrizko pieza handiak landu, mugitu eta armatzeko ahalegin itzela egitea. Induskatu eta egundoko egitura azaleratu, berriz, 1925ean egin zen, apenas hamarkada batzuk direla. Azkenik, trikuharria 2019ko udan geratu zen kanpoan, inoiz ez bezala, eta, orain, bisitariz betetzen da, harik eta ura itzultzen den arte. Bada, adituek istorio interesgarri hori kontatuko digute.
Medellíngo erromatar antzokia (Badajoz) jendearentzat zabaltzearekin batera, dokumental hau filmatu zen, aurkikuntza eta indusketa lanak azaltzeko eta antzokia zaharberritzeko eta museo bihurtzeko eta, horrela, multzoa bisitatzeko moduko aztarnategi bilakatzeko ondoko lanak irudikatzeko.Horretarako, protagonistengana jo zen: arkeologo, bizilagun eta erakundeengana.Lau hamarkada iraun zuen prozesuak, eta, hari esker, Extremadurako ondarearen altxorretako bat argitara atera zen, eta Vegas Altaseko eguneroko bizitza eraldatu.