Tran, Florence

Filmak

Eraikinaren neurrigabetasuna liluragarria da, eta azalpen erabat zentzugabeak sorrarazten ditu: estralurtarrak, elkarte sekretuak, Atlantida… Horrelako teoria gehienak, ordea, bi mendeko ikerketa zientifikoaren ukazio hutsean oinarritzen dira, eta bada garaia egiazko historia kontatzeko, gertaerak azaldu eta erakusteko, ikus-entzuleen zaletasuna eta espiritu kritikoa suspertzeko giltzak emateko.
Bi egiptologo taldek, basamortuaren erdian batak eta Itsaso Gorriaren ertzean besteak, Keopsen garaiko Egiptori buruzko aurkikuntza gehiago egin dituzte piramideen oinean lan egin dutenek baino, eta argitara ateratako aztarna berriek antzinako egiptoarren ohiturak biziberritzen, lan egiteko haien metodoak berritzen eta eraikitzaile handien sekretuetan murgiltzen lagundu digute. Egiazko esperientzia arkeologikoak, denbora errealean eta zenbait astez filmatuak izan dira, gizateriaren obra handi horiek eraikitzeko metodo zaharrak argitzen dituztenak.
Antzinatearen Zazpi Mirarietatik, Gizehko piramideak dira gure egunetara iritsi diren bakarrak. Haietako altuena Keops izenekoa faraioen garaiko eraikin guztietatik enigmatikoena da aldi berean. Jean-Pierre Houdin arkitekto frantziarrak ikerketa berri bat aurkezten du, teknologia berrietan oinarrituta, zeina Keops piramidea berriro ere aztertzen baitu eta, ondorioz, eraikuntza sistemari buruzko hipotesi iraultzaile bat dakar.