Tignères, Serge

Filmak

Tigrisen erriberatik Britainia alderaino, Danubiotik Sahararaino, inperio erromatarrak mundua betiko menderatuko zuela zirudien. Buztinezko oinak zituen kolosoa brast erori zen, eta iraganeko handitasunaren testigantzak utzi zituen sakabanatuta. Kolpaso horren arrazoiak ulertzen saiatzen da egilea, erromatarrek utzitako aztarnak adituen bidez jasoaz. Dokumental hau trilogia bateko lehena da, eta legioak ditu ardatz, Erromaren nagusitasunarengiltzarribaitziren.
Taklamakanen, Txinan, Erdialdeko Asiako basamortuan, leku gogoangarri bat dago, Loulan, eta handik igarotzen zen Zetaren Bidea. Hiri hau Sven Hedin esploratzaile suediarrak aurkitu zuen XX. mendearen hasieran, eta 300 hilobik osaturiko hilerria dago bertan. Horietatik bakar bat ere ez da zientifikoki aztertu. Klima baldintzak oso txarrak izan arren, talde txinatar-japoniar bat aztarnategia induskatzen hasi zen eta hainbat momia aurkitu zituen zurezko sarkofagoetan, oso ongi kontserbatuak gainera.