Robion, Cédric

Filmak

Nola agertu zen giza generoa? Kromdraaïn, Hegoafrikan, José Braga paleoantropologo frantsesak bi haurren aztarnak aurkitu zituen... duela 2,5 milioi urtekoak! Inoiz aurkitutako zaharrenak dira, giza generokoa bata eta Paranthropus generokoa (gure ahaiderik hurbilenekoa) bestea. Bada, aurrekaririk gabeko abentura zientifiko baten abiapuntua izan zen aurkikuntza hori, eta baliteke gure generoaren jatorria behin betiko argitzeko balio izatea.
XIII. mendetik hona, misterio arkeologiko batek esploratzaile, zientzialari eta historialarien hainbat belaunaldi liluratu ditu, bata bestearen atzetik, eta haien jakin-nahia piztu: non dago Gengis Khanen hilobia? Iturri dokumentalek iradokitzen dutenez, historiako konkistatzaile nagusiaren betiko atsedenlekua Mongoliako lekuren batean dago ezkutatuta, baina zer dio Arkeologiak?
Mongoliako estepa izoztuen erdian, arkeologia espedizio franko-mongol batek gerlari eszita baten sarkofagoa deskubritu du. 2.300 urteko antzinatasuna du. Arkeologoek galderak egiten dituzte nomada kazajarren eta Ekialdeko esziten egungo populazioen berdintasunei buruz; izan ere, lurralde haiek populatu zituzten duela 2.000 urte. Indusketaren emaitzak eta etnoarkeologia bateratzen dira.