Rementeria, Nagore

Filmak

Irunen lur-azpian altxor handiak daude, izan ere, bertan zegoen Oiasso hiri erromatarra. Orain arte aurkitu dituzten arrastoen atzetik ibili gara Juan Jose Jiménez Oiasso museoko zuzendariarekin eta Zohartze Galan Arkeolaneko arkeologoarekin.
Aralar mendia bereziki aberatsa da Historiaurreko hondarretan. Teknopolis saioko erreportaje honetan, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle Joxean Mujikak barrendegi horretako hondarrik adierazgarrienak errepasatzen ditu, hala nola trikuharriak, menhirrak eta cromlechak. Horrela, eraikuntza megalitiko esanguratsu horiek ezagutzeaz gain, arkeologoek egindako azken aurkikuntza ikusiko dugu: duela 5.000 bat urteko bizigune bat.