Nathalie Laville

Filmak

Saudi Arabiaren iparraldean eta Jordaniaren hegoaldean, zerutik begiratuta kometa erraldoiak diruditen milaka egitura geometriko misteriotsu daude. Harrizko lerrokadura ikaragarri handi horietan zaharrena K.a. 7000. urte inguruan eraiki zuten. Egitura horiek gizakiaren historian eraikitako zaharrenen artean daude; izan ere, Egiptoko piramideak edo Stonehengeko egituramegalitikoak baino 4.000 urte lehenagokoak dira. Nork eraiki zituen? Eta zergatik? Arkeologo talde bat enigmaren korapiloa askatzen saiatzen ari da teknologiarik aurreratuena erabiliz eta Neolitoko garai ezezagun horri buruzko informazio berria emanez.
Laïla Nehmé arkeologoak erronka zoro bat jo zion bere buruari: Saudi Arabiako eta Jordaniako basamortuetara espedizio bat egitea, intsentsuaren bidearen ibilbide zehatza aurkitzeko. Horrela, inoiz egin gabeko ikerkuntza arkeologiko bati esker, road movie batean bageunde bezala, zibilizazio oso bat esploratuko dugu: nabatearrak, basamortuko maisu-maistrak. Nor ziren? Nola lortu zuten halako erresuma boteretsua eratzea? Zer erlijiotakoak ziren? Zertan sinisten zuten? Nola bizi ziren? Bada, Hegran eta Petran (erresumako hiriburuan) egindako azken aurkikuntza arkeologikoek zibilizazio horren argazkia osatuko dute, oraindik misteriotsua bada ere.