Muñoz, Andreu

Filmak

2010 eta 2011 artean, indusketak egin ziren Tarragonako anfiteatro erromatarreko basilika bisigotikoaren barruan. Esku-hartze horretan lortutako datuetatik abiatuta, dokumentalak ikuspegi didaktiko eta diakroniko bat eskaintzen du eraikitze faseena eta anfiteatro horren barrualdean ondoz ondo egin diren eraikinena. Anfiteatroa erromatar garaian eraiki zen, eta, gero, erabilera ugari izan ditu.
Oraindik orain, prospekzio eta zundaketa arkeologikoak egin dituzte alde zaharreko goialdean dagoen Tarragonako katedralean. Gurtza inperialari eskainitako erromatar tenplu handi baten hondakinak aurkitzea zen lan horien helburua. Tarragonako akropolia K. a.ko III. mendetik okupatu zuten erromatarrek. Bertan kanpamentu militar bat jarri zuten, kartagoarren aurkako operazioak zuzentzeko II. Gerra Punikoaren markoan. K. o.ko I. mendetik aurrera, alde hura eremu sakratu bihurtu zen, Augustu enperadoreari eskainitako monumentu-eraikina hartzeko. Barruti sakratu hori V. mendera arte erabili zen, eta orduan hasi zen haren eraispena.
San Fructuoso Kultur Elkarteak erromatar garai berantiarreko kristau hileta baten erritualaren eta ohituren berregitea aurkezten du, pertsona bat hilzorian zegoen unetik hildakoaren omenez hilobian bertan edo handik hurbil familiak egiten zituen ospakizunetaraino.