Moretti, Stefano

Filmak

Munduko aztarnategi arkeologiko garrantzitsuenetako bat da Ponpeia. K.a. VII. mendean fundatu zuten, eta hiri aberatsa zen, merkataritza eta kultura jarduerez betea. Hiri oparoa izan zenK.o. 79. urtean erupzio bolkaniko suntsitzaile baten ondoriozko errauts eta apar harriez eraturiko geruza lodi baten azpian geratu zen arte, baina, horri esker, mendeetan zehar kontserbatu dirahiriko altxorrak. Eraikin aipagarri asko ditu, baina Faunoren Etxea nabarmendu egiten da erromatar arkitekturaren adierazgarri aparta gisa. Etxe handi horrek bertan bizi izan zen familiaren.
Pompeya aztarnategi arkeologikoa da, eta beti eskaintzen ditu ezustekoak eta interpretazio proposamen berriak. Kasu honetan, etxebizitza garrantzitsuenetako baten (Julius Polybiusen etxea) berreraikuntza infografikoa da. Domus erromatar horri bizia eman zaio berriro punta-puntako berreraikuntza teknika digitalei esker. Hezkuntza Sekzioa. Lekua: Amaia KZ Hitzaldi Aretoa
Hiriek eta hango antzinako monumentuek zein itxura zuten ezagutzeko modurik eraginkorrenetako bat da berreraikitze infografikoa. Oraingo honetan, Italian erromatarren garaiko lau kokalekuren birsorkuntza aurkezten da: Ostiako Erromako portua, Aquileiako Konstantinoren basilika, Brixia hiriko erromatar foroa (antzinako Brescia) eta Pesaroko Villa del Colombarone. Hezkuntza Sekzioa. Lekua: Amaia KZ Hitzaldi Aretoa