Marchand, Thibaud

Filmak

Duela 4.000 urte baino gehiago, gizakiaren historiako idazte sistemarik zaharrenetako bat sortu zen, duela mende bat deskubritutakoa: elamdar lineala. Egiptoko hieroglifoen eta Mesopotomiako idazkera kuneiformearen garaikidea da, eta, denbora luzean, guztiz ezin deszifratuzkotzat jo zen, baina, duela hamabost urte, arkeologo frantses gazte batek erronkari heldu zion. Ezohiko abentura zientifiko bat, idazmenaren sekretuetan eta zibilizazioaren hastapenetan murgiltzen dena.
Ozeano Barearen erdian, leku jendeztaturik hurbilenetatik 3.500 km-ra baino gehiagora, Pazko uhartea ondarezko altxor bat da, 25 kilometro eskas luze dena, moai izeneko harrizko eskultura monumental ezagunei esker. Nor ziren egileak, rapanui herria?Nondik zetozen?Zergatik desagertu ziren?Zientzialarien arteko eztabaidak dozenaka urte darama bizirik...
Neolitikoak aldaketa handiak ekarri zizkien Ekialde Hurbileko populazio paleolitikoei, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren bidez. Ehiztari-fruitu biltzailea zena nekazari sedentario bilakatu zen eta bizimodu berri hura pixkanaka-pixkanaka zabaltzen joan zen herrigune europarren artean. Dibulgazio bokazio argiarekin, Frantziako arkeologia garrantzitsuena aurkezten duen sail baten barnean dago dokumental hau.