Lorenzo Scaraggi

Filmak

Bidaia bat, Itsaso Adriatikoko eta Itsaso Jonikoko kostaldean barrena, eta, geldialdi bakoitzean, arkeologoekiko eta bertako biztanleekiko elkarrizketak, ur azalaren eta hondoaren artean sortzen diren istorioak. Mediterraneoa ez da atze oihala, presentzia bizi bat baizik: bide likido bat, urpeko artxibo bat, non identitateak finkatu eta denboraren joanarekin eraldatzen diren. Iragana eta oraina, leku berean eta aldi berean: gaur egungo bainulariak zein antzinako itsasgizonak, lehorreratzeko, aterpe hartzeko eta aurrera jarraitzeko leku baten bila. Itsasoak babestu, eraldatu eta itzuli egiten du. Izan zena ez da desagertzen: formaz aldatzen da eta iraun egiten du.
Siponton, hautsaren, tresnen eta begirada finkoen artean, indusketa lanei emandako egun bat baliatzen da aztarnategi arkeologiko baten eta lanbide baten historia azaltzeko. Dokumental honek gertutik jarraitzen du arkeologoen eguneroko lana, arreta berezia jartzen duena historia argitara ekartzeko lanak dakarren ahaleginean, doikuntzan, zaintzan eta eguneroko gizatasunean.Aztarnategi horren historiaren bidez, obrak agerian uzten du lan arkeologikoaren benetako izaera, eta, aldi berean, azpimarratu egiten du arkeologia publikoaren balioa lurraldearekin elkarrizketatzeko eta gizabidezko harremana izateko jardunbide gisa. Filma, off-eko ahotsik eta bitartekaririk gabe, denbora errealean garatzen da lanegun batean, keinuetan arreta berezia jarriz eta jendea lurrarekin eta zientzia komunitatearekin batzen duen loturari erreparatuz. Narrazio isila baina esanahiaz betea da.