Antxieta Arkeologia taldea orain dela
berrogeita hamar bat urte sortu zen Azpeitian. Orduz geroztik, igandero atera
dira Urola Bailaran miaketak egitera, aztarnategi arkeologiko berriak aurkitu
nahian. Euskal Historiaurreko kokagune garrantzitsuak daude egin dituzten
aurkikuntzen artean, Ekain leizea, esate baterako. Bertako margolan
paleolitikoak 1968. urtean aurkitu ziren lehenbiziko aldiz. Aurkitu zituenetako
batek, Rafael Rezabalek, lehen pertsonan kontatuko digu aurkikuntza harrigarri
hura nola izan zen.
Hezkuntza Sekzioa. Lekua: Amaia KZ Hitzaldi Aretoa