Kowalczyk, Stéphane

Filmak

2017an bukatu ziren Nîmes eta Montpellier arteko komunikabide berriak eraikitzeko lanak. Hainbat urtez, hainbat milurtekotan erabilitako bideetan zehar aurkitutako hamarka aztarnategi induskatu ahal izan zituzten INRAPeko arkeologokoek. Trikuharriak eta hipogeoak, Erdi Aroko herriak, antzinarokoak edo Neolitokoak… ikerketa arkeologiko honek denboran atzera eraman gaitu historiaurreko gizakiak utzitako jatorrizko aztarnetaraino. Era berean, aukera izango dugu geure buruei galdetzeko inguruaren aldakuntzaz, denboran zehar lurraldeak izan duen plangintzaz, ondarearen alorrean Europako aberatsenetakoa den lurraldeetako batean. 
2017ko apirilaren 18tik, Narbonako Victor Hugo institutuko ikasleek Kapitolioaren zati baten hondakinak bilatzen dihardute beren irakasgaietako batean, antzinako hiriko monumentu handi bat, haren oinetan lurperatua. Bi astez praktikan jarri zituzten ikasturtearen hasieratik ikasitako irakasgaiak beren irakasleen eta INRAP, CNRS-ASM-eko (Mediterraneoko Sozietateen arkeologia) eta Narbo Via museoko profesionalen eskutik. 
Nolakoa zen egun arrunt bat Paleolitoko ehiztari baten bizitzan? Zer baliabide zituen eskura inguruko baldintza klimatiko gogorretara egokitzeko? Film honek Handa, Tora eta Woopa txakurraren abenturak kontatzen ditu: Pirinioetako klaneko ibiltaririk onena da Handa, eta larru ontzailea Tora, eta ehizarako lurralde berrien bila abiatuko dira, gero eta zuhaitz handiagoek mendia inbaditu eta belarjale handiek handik alde egin baitute.