Josep Maria Castellví Viladegut

Filmak

Iragan mendeko berrogeita hamargarren hamarkadan Espainian urri zen txatarra, eta, ondorioz, itsasbazterretik gertuko naufragioetan hondoratutako ontzietako metalak balio handia zuen. Gaur egun aztarna arkeologikotzat daukaguna, familia eta enpresa askok bizirauteko baliabidea izan zen garai hartan. Ebroko Itsasoa urpeko negozioaren erreferentziazko aurkintza bihurtu zen. Lan egiteko aukerak erakarrita, haraino iritsi ziren eskafandrari eta urpekari klasikoak. Haien historiak nahasi egin dira desegin zituzten ontziei buruzko kontakizun txundigarriekin. Nortzuk zirenherdoildutako metala berreskuratzeko beren bizia arriskuan jartzen zuten horiek? Eta, zer aurkitu zuten itsas hondoan?
1979an, arrantza ontzi batek 270 metrora harrapatu zuen gerra hegazkin bat arrastaka eraman, eta ur azaletik gertu utzi zuen, Tarragonan. Han ziotenez, Espainiako Gerra Zibilaren bukaeran, hiriaren kontrako eraso batean, Kondor Legioaren bi motorreko hegazkin bat eraitsia zen, Granuja esaten ziotena. Gatazka horretako bonbardaketen oroitzapen lazgarriak gertatutakoaren lekuko izan zirenen gogora etorri ziren, baina urpeko aireontzia dokumentatu eta identifikatzeko prozesuak ondorio harrigarri bat eman zuen, eta ikerketa ildo berri bati heltzera behartu zuen. Granuja-renak al ziren egiaz urpeko hondakin horiek?