Goulin, François

Datuak

Filmak

Aztarnategia XIX. mendeaz geroztik da ezaguna, baina, egiaz, 1966an hasi ziren induskatzen, eta, gero, 2025ean. Bada, villa galo-erromatar itzel bat da, I. eta IV. mendeen artean okupatua, familia aberats batena seguru asko: ikerketen arabera, 4.000 m²-ko eraikin bat, lorategi handi baten inguruan egituratua, terma eta urmaelak eta gonbidatuei harrera egiteko lekuak zituena, Galia erromatarreko villa aristokratiko handiak bezalakoa.
Onnaingen egindako indusketa lan batzuen barruan, Frantzian, landa lurretan, ezohiko aztarnategi bat azaldu zen, Brontze Aroaren bukaera eta Burdin Aroaren hasiera artekoa: sekulako eraikinen aztarrenak, dozenaka etxe eta hobi handiak, Brontze Aroaren bukaerako herrixka baten adierazgarri.