Erreca, Jean Baptiste

Filmak

Arkeologoek uste zuten aztarnategi maia gehienak aurkituak zituztela, baina, LiDAR delako teknologia berriari esker, landaretza sarriaren azpian ezkutuan zeuden milaka egitura azaleratu dira.Prozesuak Naachtun izeneko hirian izan du eragina bereziki, eta, orain, han elkartu da CNRS Frantziako Zientzia Ikerketarako Guneko lantaldea.Ingurunea alde izan ez arren, ikertzaileek badakite non esploratu.eta baliteke esplorazioen emaitzek mila urte geroago zibilizazio maiaren gainbeheraren sekretuak azaleratzea eta haren gaineko gure ikuskera eraldatzea.
Nazcako geoglifoak, aspaldi galdu zen zibilizazio baten aztarna bikain horiek mendeen joanari eutsi egin diote beren sekretu guztiak erakutsi gabe. Orain dela 2000 urte baino gehiago, panpako biztanleek lerro geometrikoak eta marrazki erraldoiak marratu zituzten eta sekulako hiriak eraiki zituzten. Nortzuk ziren? Nortzuk ziren zerutik ikus daitezkeen irudi enigmatiko haiek? Norentzat ziren? Zein asmo zuten?. Mende bat baino gehiagoan ikertzaileak saiatu dira misterio hori argitzen. Batzuek diote ortziaren mapak direla, beste batzuek, berriz, egutegi astronomikoak direla, edo baita ontzi estralurtarrak lehorreratzeko pistak ere. Baina orain arte teoria horietako bakar bat ere ez dute frogatu.