“Investigaciones en aguas profundas” sailaren
hirugarren atalean, frantses arkeologoek II. Mundu Gerraraino eramango dituzte
beren ikerketa lanak:1943an,
Mediterraneoko uretan, “Saracen” britainiar urpekoak Francesco Crispi italiar ontzia
hondoratu zuen;bada,
Korsika uhartetik gertu urpean egindako prospekzioei esker, ikertzaileek Crispi
identifikatuko dute, eta, horrela, hondoratu zenean bizia galdu zuten 900
italiarren baino gehiagoren memoria berreskuratuko.