Dalessandro, Massimo

Filmak

Italiaren bihotzean, Orvietoko labarren oinetan dago Campo della Fiera, 2.000tik gora urtetan sakratua eta historia uztartu diren aparteko aurkintza. Ustez, leku horretan zegoen Fanum Voltumnae mitikoa, etruriarren santutegi federala. Hainbat garai bizi izan zituen, erromatarren gune espirituala eta administratiboa izan zen eta, geroago, frantziskotarren egonleku. Azkenhogei urteetan egindako ikerketa arkeologikoei esker, agerian geratu dira balio ikaragarri handiko elementu arkeologiko batzuk: antzinako tenpluak, mosaikoak, zeramika baliotsuak eta inoiz esploratu ez den eta altxor ahaztuak gordetzen dituen zulo sakon bat. Berreraikuntza historikoen, elkarrizketa esklusiboen eta filmaketa ikusgarri baten bidez, pelikulak gonbita egiten die ikusentzuleei bidaia liluragarri bat egiteko eta toki paregabe honen bizitza, gainbehera eta pizkundea ezagutzeko. Gainera, zuloan aurkitutako pieza arkeologikoetako batek argi pixka bat eskaintzen du tenplarioen inguruko misterioari eta balizko trama historiko bati buruz.
Sant'Eufemia izeneko uharteko kobazuloek, Vieste parean, milaka urteko sekretu bat gordetzen dute: 200 labar inskripzio baino gehiago, ahanzturan eroritako istorioak kontatzen dituztenak.Balio handiko ondarea da, ikuskera liluragarri bat eskaintzen baitute erromatarren garaitik gaur arte Adriatikoko ur arriskutsuak zeharkatu dituzten marinelen bizitzaren gainean.Nolanahi ere, kobazuloak ez ziren santutegi hutsa: baziren mendeetako bizitzaren lekuko isilak ere.Izan ere, badira ia 1.000 urte dituzten aztarna arkeologikoak, hala nola zeramika eta gorpuzkiak.Aurkikuntza apartekoa da, eta, lurraldearen historiaren zati bat azaleratzeaz gain, gogoeta eragiten digu: gizakiaren, itsasoaren eta itsasoko jainko-jainkosen arteko harreman estuari buruzko gogoeta.
“Orain ez zaizkigu gustatzen panelak ez mendiak gela baterantz hedatzen dituzten espazioak: harriekin pintatzen hasi gara”. Horrela iragarri zuen Pliniok dekorazio teknika berri baten sorrera, mosaikoarena. Eraikin inperialak, egoitza pribatuak eta instalazio publikoak zolatu eta apaintzeko teknikarik erabilienetako bat bihurtu zen mosaikoa, eta, Portusen, Berant Antzinaroko instalazio termal batean, termetako zerbitzugune baten lurreko mosaiko batean egindako zaharberritze lan luze eta konplexua deskubrituko dugu, ondasun arkeologiko garrantzitsu baten errekuperazioa eta mendeetan gizarte erromatarraren oinarrietako bat izan zen integrazio eredu baten kontakizuna