Chènè, Antoine

Filmak

Nazioarteko talde batek eratutako arkeologia indusketa batek bizitza ematen dio Luxorreko Amenofis III.aren tenpluari. Izan ere, egiptoar faraonen garaietako multzo ikaragarrienetako bat da. Multzo horretatik, Memmon-eko kolosoak ezagunak dira. Multzoaren sarreran zeuden kokatuta, baina lanak aurrera egin ahala tamaina ikaragarri handiko eskultura batzuk aurkitu dira: Sekhmet lehoi jainkosaren ehun irudi baino gehiago, esfingeak, errege-erreginaren estatuak eta beste gauza miragarri batzuk ere bai. Sekzio Ofiziala. Lekua: Amaia K.Z. (Irun)
1997an, Marsellako Vieux-Port inguruan egindako indusketa batzuetan garai arkaikoko ontzi greziar baten aztarnak kokatu ziren. Handik urte batzuetara, ikerketekin jarraitzen ari zirela, espezialista batzuk eratutako talde batek Gyptis izeneko antzeko ontzi bat eraiki dute. Bitxitasun bat dauka: Kroskoa osatzen duten piezak sokez daude lotuta, duela 2.600 urte erabiltzen ziren tekniketan oinarrituta. Detailerik txikienak ere ere erreproduzitu dituzte eta harekin ekin diote nabigatzeari, eta horrek balio handiko informazioa lortzea ahalbidetu die.Off FICAB. Lekua: Aquarium (Donostia-San Sebastián)
Frantziako Besançoneko laborategiaren laguntzarekon, dendrokronologia metodoei ekiten zaie, baita arbolen eraztunak datatu eta azterlan arkeologiko eta klimatikoetan aplikatzen diren kronologial lortzen laguntzen duten prozesuei ere bai. Aurkezpena atsegina eta erraza da, eta haren bidez, ibilbide laburreko zientzia honetara hurbiltzeko aukera ematen digu, Irunen modu aitzindarian ageri dena.