Louvre museoan areto berriak ireki
direla eta, Inperio Erromatarraren garaiko Mediterraneo Ekialdeari eskainiak,
dokumentalista bat altxor misteriotsu batek xarmatuta geratu da.XIX. mendearen amaiera aldera, Pariseko museoak
ikerketa bat egin zuen momia koptoen multzo bati eta ehun-bilduma bati buruz,
eta hori berrartzen da dokumental honetan, datu berri eta interesgarrien
ekarpena eginez Egiptoko lehenengo kristauen momifikazio-prozesuen inguruan.