Aranda, Simón

Filmak

Zeramika izan zen kultura iberiarraren adierazpen nagusietako bat. Tornuan landutako zeramika zen, dekorazio margotu ederrarekin, eta forma eta funtzioen aukera interesgarria eskaintzen du. Zeramika horren ekoizpenera hurbilduko gara dokumental honetan, Arkeologia Esperimentalaren bidez, besteak beste.
El Castelillo (Alloz, Teruel) aztarnategi iberiarrak abiapuntu gisa balio du Burdin Aroan Iberiar Penintsulako Mediterraneo aldean izandako kultura interesgarri horren ikuspegi orokorra emateko.