Alexis de Favitski

Filmak

Chauvet leizea orain dela 30 urte aurkitu zuten, eta historiaurreko aztarnategi arkeologiko bikainenetako bat da. Alexis de Favitskik zuzendutako dokumental honek leizeari buruzko ikerketa zientifiko sakon baten berri ematen du, leizeak Europan ezagutzen diren labar pinturarik zaharrenak hartzen baititu, orain dela 36.000 urtekoak. Proba fisikoak eta berreraikuntza digitalak eta interpretazio sinbolikoak uztartzen dituen obra honek planteatzen duenaren arabera, Chauvet ez da soilik artearen santutegi bat, baizik eta arteak, mitoak eta bizitza komunitarioak bat egiten duten aztarnategi arkeologiko konplexua. Giza adierazpenaren jatorriak bilatzen dituen bidaia zientifiko liluragarria da.
Gjellestad (Norvegia), 2018. Arkeologo batzuek berebiziko aurkikuntza bat egin zuten: hilobitarako itsasontzi bikingo bat, 20 metro luze zena eta 1.200 urte zituena. Nor zegoen gordeta hilobian? Zer esan ziezagukeen zerraldoak bikingoen eguneroko bizitzari, sineskerei eta tradizioei buruz? Galdera horiei erantzun nahian, 2020ko uztailean, ohiz kanpoko espedizio arkeologiko bat hasi zen. Bikingoak: erresuma galdua ikerketa zientifiko bat da, eta, era berean, bada drama historiko epiko bat ere, teknologia aurreratuez, zinemakoen mailako antzezpenez eta espezialista bikainen laguntzaz baliatuz bikingoen zibilizazio galduko baserritar, gudari eta artisauak berpizten dituena.
2019an, Alerian (Korsikan), arkeologo talde batek K.a. IV. mendeko hilobi etrusko garrantzitsu bat aurkitu zuen,eta hilobiak eta barruan zegoen guztiak uhartearen iragan etruriarra azaleratu zuten.Antzinako Mediterraneoko zibilizaziorik oparoenetako bat izan zen etruriarra, baita enigmatikoenetako bat ere.Bada, ezohiko aurkikuntza hartan oinarrituz, eta Frantziako eta Italiako aztarnategi etrusko prestigiotsuenak ere baliatuz, arkeologo eta historialari talde sutsu batek etruriarren historia erreskatatu du, goren mailatik gainbeheraraino.