Jesús Carrera Olascoaga hondarribiarra,
Espainiako Alderdi Komunistako idazkaria, fusilatu eta Alcalá de Henaresko hobi
komun batean sartu zuten, 1945ean.Orduan, isiltasunak haren oroitzapena estali
zuen; hainbesteraino, non familiak ere ez zekien zer-nolako eginkizun
garrantzitsua bete zuen Espainiako Gerra Zibilean, Frantzia nazifikatuko
erresistentzian eta frankismoaren hasieran Espainiako
Alderdi Komunista klandestinitatean birmoldatu nahi izan zutenean besteak beste.2018an, ordea,
gorpuzkiak lurpetik atera eta Hondarribira eraman zituzten, eta, azkenean,
jendarteak haren berri izan zuen.