Misio arkeologiko italiarrak Marcella Frangipane irakaslearen eskutik
hogei urte baino gehiagotan lan egin du Arslantepen, Turkian, Anatolian
dagoen K.a. V. milurtekoko aztarnategi horretan. Frangipaneri jarraitzen
badiogu Italiatik Arslantepera, Istanbul eta Capadocian barrena,
ezagutuko ditugu Turkiaren ekialdearen gaurko eta iraganeko kulturak.