Frantsesek New Yorken izan duten presentzia hizpide hartuta, Askatasunaren Estatua datorkigu gogora. Baina Manhattanen iparraldean, turismo zirkuituetatik urrun, METeko Erdi Aroa Saileko The Cloisters Museoak, Frantziako beste pieza batzuk hartzen ditu, ez nolanahikoak. Pirinioetako abadia baten kutsuko museo hori XX. mendearen hasieran Okzitaniatik iritsitako lau klaustroren inguruan egituratzen da. Aparteko abentura horri buruzko historia kontatzen du filmak.