2013an, arkeologo konprometitu batzuek, oso baliabide gutxirekin, Aigües Baixesko iberiar gotorlekua berreskuratzeko xedean baimendutako indusketa lanei ekin zieten jabetza pribatuko orube batean, El Campelloko udal barrutian (Alacant). Urtebete geroago, lehenengo ekinaldiko lan arkeologikoak egin ondoren eta Kultura Intereseko Ondasun izendatzeko izapideak abian jarrita, arkeologoek berreskuratutako egituraren zati handi bat suntsituta gertatu zen “ustekabeko” hondeamakina “ikusezin” baten jardunaren ondorioz. Orain dela 2.500 urte altxatutako eraikin baten
historia da honakoa, non giza jarduera legez kanpo saiatu baitzen eraikina berriro ahanzturara itzul zedin.