ZED

Datuak

Filmak

Gjellestad (Norvegia), 2018. Arkeologo batzuek berebiziko aurkikuntza bat egin zuten: hilobitarako itsasontzi bikingo bat, 20 metro luze zena eta 1.200 urte zituena. Nor zegoen gordeta hilobian? Zer esan ziezagukeen zerraldoak bikingoen eguneroko bizitzari, sineskerei eta tradizioei buruz? Galdera horiei erantzun nahian, 2020ko uztailean, ohiz kanpoko espedizio arkeologiko bat hasi zen. Bikingoak: erresuma galdua ikerketa zientifiko bat da, eta, era berean, bada drama historiko epiko bat ere, teknologia aurreratuez, zinemakoen mailako antzezpenez eta espezialista bikainen laguntzaz baliatuz bikingoen zibilizazio galduko baserritar, gudari eta artisauak berpizten dituena.
Berriki, Siberian, Armenia iparraldean, Mongolian eta Krimean, aurkikuntza batzuk egin dituzte, hala nola burua moztu zieten emakumeen eskeletoak eta armaz inguratutako eta gizontzat hartutako emakume baten hilobia, eta aurkikuntza horiek nazioarteko adituek zuzendutako espedizio arkeologiko bati bide eman diote. Emakume horiek guztiak bizitza errealeko amazonak ote, gizonik ausartenenen pareko abilezia fisikoa eta indarra izateagatik ohoratzen zituzten emakume gerrari eta ehiztarien tribu ikaragarri independentea?  Egia historikorik ote zaldi gainean ibiltzen ziren emakume borrokalarien mitoaren oinarrian? Landa lana, antzezpen historikoa, hiru dimentsioak eta elkarrizketa sakonak konbinatuz, dokumental honek deskubrituko du nor ziren emakumeok, amazonen mitoaren oinarrian dagoen egia azaleratu nahian.
"Stromboli: uharte probokatzailea" indusketa arkeologikoei buruzkofilm labur bat da. Sara Levik zuzentzen du, David Yoon-ekin lankidetzaneta Mauro Rosi bolkanologo italiarrarekin harreman estuanjardunez. Mediterraneo itsasoaren erdian dagoen Stromboli sumendiezagunari buruzkoa da filma.
Gezurra dirudi Koliseoari buruz, Erroma zaharreko arkitektura bitxi handienetako bat izanik, gaur egun oraindik nola lor daitezkeen informazio berriak. Eta aldiz, dokumental honetan ariketa xehea egiten da eta berritu egin dira Erromatarren Inperioko arte eta eraikuntzako jenio hoberentzat hartu den monumentu honi buruzko ezagutzak. Arkeologoek eta historialariek indarrak batu dituzte inperioaren botereko tresna mediatiko horren arkitektura eta erabilera berriro ikertzeko. K.o. I. mendean eraiki zuen Vespasianok dinastia berriaren boterea legeztatzeko, eta baliabide mugagabeak izan zituen Erromako herria limurtzeko.
Petra hiriak, erreinu guztiz aberats bateko hiriburua izan zenak, Nabateosekoa, hain zuzen ere, aurkikuntza berriak eskaintzen dizkigu etengabean. Hiru basamorturen bazterrean, Arabiakoa, Siriakoa eta Neguev-ekoa, Erromatarren Inperioak bere egin zuen kristauen aroaren hasieran. Garai horretan bertako harrian induskaturiko monumentu batzuez hornitu zuten eta nortasun guztiz bakarra eman zioten haiek. Gero abandonatu egin zuten, Beduinoen eskuetan geratu zen, eta ahanzturan gelditu zen XIX. mendean berraurkitu zuten arte. Baina dokumental honetan erakutsiko den bezala, kultur testuinguru zabalago batean dago Petra, eta horri esker uler daitezke haren berezitasunetako asko.
Dokumental honek xehetasun handiz deskribatzen ditu Santa Sofiaren arte eta arkitektura nortasuna, eliza VI. mendekoa da eta oraindik zutik dago, lurrikara ugari izaten diren lurralde batean egon arren, eta XV. mendearen amaieran musulmanen eskuetan erori izan arren. 3D-n egindako infografia eta berreraikuntza ugari aurkezten dira eta horiei esker ezagutu daitezke monumentu horren alderdi nagusiak.