Passé Simple

Datuak

Filmak

Stonehenge eta Filitosako estatua-menhirrak baino 3.000 urte lehenago, izaki enigmatiko bat zizelkatu zuten hilarri batean, Korsikako hegoaldean. Aspaldi ez dela, Balchirianazaldu zen. Jainkoa da, ala deabrua? Borrokalaria ala aztia? Zer eginkizun betetzen zuen? Ikerketa arkeologiko honi esker jakingo dugu hori guztia, Balchiriako indusketetatik Mediterraneoko bazter guztietara eramango baikaitu, Greziara, Espainiara eta Sardiniara. Iraganerako bidaia horretan, eskultura misteriotsu horren etapen berri izango dugu.
Narbo Martius, Frantziako Aude eskualdeko Narbona hiri zaharra,ahaztu samar utzia dute gure historiako liburuek. Eta arrazoi osoz!Haien aztarna gehienak ez daude ikusgai, Nîmes eta Arles hirietanez bezala. Baina Galiako lehen hiriburua izan zen, K.a. 118. urteanErromak sortua, eta “Erromaren alaba” esaten zaio. Lehenbizikoz,dokumental honek erromatar inperioko hiri garrantzitsuenetakobat erakutsiko digu, Antzinateko bigarren portua ere izan zena,Erromakoaren atzetik. Arkeologoek 25 urte daramatzate aurkikuntzaparegabe eta berriak egiten.
2017an bukatu ziren Nîmes eta Montpellier arteko komunikabide berriak eraikitzeko lanak. Hainbat urtez, hainbat milurtekotan erabilitako bideetan zehar aurkitutako hamarka aztarnategi induskatu ahal izan zituzten INRAPeko arkeologokoek. Trikuharriak eta hipogeoak, Erdi Aroko herriak, antzinarokoak edo Neolitokoak… ikerketa arkeologiko honek denboran atzera eraman gaitu historiaurreko gizakiak utzitako jatorrizko aztarnetaraino. Era berean, aukera izango dugu geure buruei galdetzeko inguruaren aldakuntzaz, denboran zehar lurraldeak izan duen plangintzaz, ondarearen alorrean Europako aberatsenetakoa den lurraldeetako batean. 
2017ko apirilaren 18tik, Narbonako Victor Hugo institutuko ikasleek Kapitolioaren zati baten hondakinak bilatzen dihardute beren irakasgaietako batean, antzinako hiriko monumentu handi bat, haren oinetan lurperatua. Bi astez praktikan jarri zituzten ikasturtearen hasieratik ikasitako irakasgaiak beren irakasleen eta INRAP, CNRS-ASM-eko (Mediterraneoko Sozietateen arkeologia) eta Narbo Via museoko profesionalen eskutik. 
Bordeleko arkeologo talde batek Hegoafrikara bidaiatu du, helburu jakin bat lortzeko: portaera artistikoak gizadiaren historian utzitako aztarnarik zaharrenak datatzea. Afrikako sekulako paisaien artean, Atlantikoko kostaldetik Ozeano Barearen bazterreraino, basamortutik baso tropikalera, Homo Sapiens gizakiak lehenbizi okupatutako lurraldeetako batean ibiliko gara, pentsamendu sinbolikoaren adierazpenik zaharrenak datatu nahian.
Kontenplaziozko animazioko film honek Nîmes erromatar hiria bisitatzeko aukera ematen du, Jean-Claude Golvinen irudietan oinarrituz. Antzinako monumentuak lehengoratzen espezialista da Golvin, eta, 2D eta 3D animazio teknikei esker, artistaren akuareletan barrena ibiliko da ikuslea, antzina Nemausus zeneko monumenturik enblematikoenen artean: besteak beste, Tour Magne, Maison Carrée, anfiteatroa eta Dianaren tenplua.
Nolakoa zen egun arrunt bat Paleolitoko ehiztari baten bizitzan? Zer baliabide zituen eskura inguruko baldintza klimatiko gogorretara egokitzeko? Film honek Handa, Tora eta Woopa txakurraren abenturak kontatzen ditu: Pirinioetako klaneko ibiltaririk onena da Handa, eta larru ontzailea Tora, eta ehizarako lurralde berrien bila abiatuko dira, gero eta zuhaitz handiagoek mendia inbaditu eta belarjale handiek handik alde egin baitute.
Film honen bidez, historiaurreko emakume gazte baten azalean sartuko da ikuslea, eta alegiazko kobazulo batean barrena ibiliko da, galeriaz galeria, Europako historiaurreko artearen maisulanen artean: Chauvet, Lascaux, Niaux, El Castillo, Pech Merle, Cougnac, Foz Coa… Bat-batean, paretetan margotutako animaliak bizitu egingo dira zuziaren argitan… Paleolitoko artearen edertasunak liluratzeko film labur bat.
Ponpeioren Trofeoa Ekialdeko Pirinioetan eraiki zen K. a. 73-71 urte bitartean, Sertoriar Gerretan jeneralak izandako garaipena ospatzeko. Erromaren boterea adierazteko xede duen monumentu obraren testigantzak ez ziren nabarmendu antzinako monasterio baten hondakinetan, baina begirada esperientziadunari eta arkeologoek egindako lanari esker lortu da testigantza horiek azaleraztea. Dena den, oraindik ere konplexua da hondakinak interpretatzea; hipotesi guztiak aztertzeko xedearekin, eitea lehengoratu zaio irudiez eta hiru dimentsiotako berreraiketez baliatuz.Sekzio Ofiziala. Lekua: Amaia K.Z. (Irun)
Haitzuloetako arte paleolitikoa daukaten lehenengo kobazuloak XIX. mendearen amaieran berraurkitu zirenekoa eta horrek historiaurreko gizakiari buruzko ikuspegian izan zituen ondorio iraultzaileak sorberritzen ditu dokumentalak. Gainera, pintura horien esanahiari eta sinbolismoari buruzko interpretazioetan ardazten da, denboran aldatuz joan baitira, aztertzeko eta data jartzeko tekniketan hobekuntzak izan diren heinean.