Nazcako geoglifoak, aspaldi galdu zen zibilizazio baten aztarna bikain
horiek mendeen joanari eutsi egin diote beren sekretu guztiak erakutsi gabe.
Orain dela 2000 urte baino gehiago, panpako biztanleek lerro geometrikoak eta
marrazki erraldoiak marratu zituzten eta sekulako hiriak eraiki zituzten.
Nortzuk ziren? Nortzuk ziren zerutik ikus daitezkeen irudi enigmatiko haiek?
Norentzat ziren? Zein asmo zuten?. Mende bat baino gehiagoan ikertzaileak
saiatu dira misterio hori argitzen. Batzuek diote ortziaren mapak direla, beste
batzuek, berriz, egutegi astronomikoak direla, edo baita ontzi estralurtarrak
lehorreratzeko pistak ere. Baina orain arte teoria horietako bakar bat ere ez
dute frogatu.