Nova-WGBH

Filmak

Gezurra dirudi Koliseoari buruz, Erroma zaharreko arkitektura bitxi handienetako bat izanik, gaur egun oraindik nola lor daitezkeen informazio berriak. Eta aldiz, dokumental honetan ariketa xehea egiten da eta berritu egin dira Erromatarren Inperioko arte eta eraikuntzako jenio hoberentzat hartu den monumentu honi buruzko ezagutzak. Arkeologoek eta historialariek indarrak batu dituzte inperioaren botereko tresna mediatiko horren arkitektura eta erabilera berriro ikertzeko. K.o. I. mendean eraiki zuen Vespasianok dinastia berriaren boterea legeztatzeko, eta baliabide mugagabeak izan zituen Erromako herria limurtzeko.
Petra hiriak, erreinu guztiz aberats bateko hiriburua izan zenak, Nabateosekoa, hain zuzen ere, aurkikuntza berriak eskaintzen dizkigu etengabean. Hiru basamorturen bazterrean, Arabiakoa, Siriakoa eta Neguev-ekoa, Erromatarren Inperioak bere egin zuen kristauen aroaren hasieran. Garai horretan bertako harrian induskaturiko monumentu batzuez hornitu zuten eta nortasun guztiz bakarra eman zioten haiek. Gero abandonatu egin zuten, Beduinoen eskuetan geratu zen, eta ahanzturan gelditu zen XIX. mendean berraurkitu zuten arte. Baina dokumental honetan erakutsiko den bezala, kultur testuinguru zabalago batean dago Petra, eta horri esker uler daitezke haren berezitasunetako asko.
Dokumental honek xehetasun handiz deskribatzen ditu Santa Sofiaren arte eta arkitektura nortasuna, eliza VI. mendekoa da eta oraindik zutik dago, lurrikara ugari izaten diren lurralde batean egon arren, eta XV. mendearen amaieran musulmanen eskuetan erori izan arren. 3D-n egindako infografia eta berreraikuntza ugari aurkezten dira eta horiei esker ezagutu daitezke monumentu horren alderdi nagusiak.