Mission des Amis des Colosses de Memnon

Filmak

Nazioarteko talde batek eratutako arkeologia indusketa batek bizitza ematen dio Luxorreko Amenofis III.aren tenpluari. Izan ere, egiptoar faraonen garaietako multzo ikaragarrienetako bat da. Multzo horretatik, Memmon-eko kolosoak ezagunak dira. Multzoaren sarreran zeuden kokatuta, baina lanak aurrera egin ahala tamaina ikaragarri handiko eskultura batzuk aurkitu dira: Sekhmet lehoi jainkosaren ehun irudi baino gehiago, esfingeak, errege-erreginaren estatuak eta beste gauza miragarri batzuk ere bai. Sekzio Ofiziala. Lekua: Amaia K.Z. (Irun)