Iberiar penintsulako iparraldeko multzo arkeologiko nagusietako batean murgiltzeko ibilaldi bat. Ia hiru mendez, topaleku eta bizileku garrantzitsua izan ziren Campo Valdéseko terma erromatarrak, eta, eraikinaren atalak, arkitektura eta funtzionamendua berreraikita, filmak erakusten digu nolakoa zen eguneroko bizitza erromatarren garaiko Gijónen, zehaztasun historikoa, berreraikuntza digitala eta ikus-entzunezko hizkuntza txukuna darabiltzan kontakizun baten bidez.