Instituto Catalán de Arqueología Clásica

Datuak

  • Kontaktua: Instituto Catalán de Arqueología Clásica (info@icac.cat)
  • Herrialdea: España

Filmak

Kataluniako Arkeologia Klasikoko Institutuko Paisaiaren Arkeologiako Ikerketa Taldea (GIAP) Ekialdeko Pirinioetan egiten ari den indusketa arkeologikoari buruzko dokumentala da. Dokumentalak Coll de Morellesko (Meranges) aztarnategiko egunerokotasuna islatzen du, aztarnategi hori baita Espainian eta Mediterraneo inguruan altuerarik garaienean induskatutakoa. Eta diziplina arkeologiko guztiz berezi baten bereizgarriak erakusten ditu. goi mendietako arkeologiaren bereizgarriak.
2010 eta 2011 artean, indusketak egin ziren Tarragonako anfiteatro erromatarreko basilika bisigotikoaren barruan. Esku-hartze horretan lortutako datuetatik abiatuta, dokumentalak ikuspegi didaktiko eta diakroniko bat eskaintzen du eraikitze faseena eta anfiteatro horren barrualdean ondoz ondo egin diren eraikinena. Anfiteatroa erromatar garaian eraiki zen, eta, gero, erabilera ugari izan ditu.
Oraindik orain, prospekzio eta zundaketa arkeologikoak egin dituzte alde zaharreko goialdean dagoen Tarragonako katedralean. Gurtza inperialari eskainitako erromatar tenplu handi baten hondakinak aurkitzea zen lan horien helburua. Tarragonako akropolia K. a.ko III. mendetik okupatu zuten erromatarrek. Bertan kanpamentu militar bat jarri zuten, kartagoarren aurkako operazioak zuzentzeko II. Gerra Punikoaren markoan. K. o.ko I. mendetik aurrera, alde hura eremu sakratu bihurtu zen, Augustu enperadoreari eskainitako monumentu-eraikina hartzeko. Barruti sakratu hori V. mendera arte erabili zen, eta orduan hasi zen haren eraispena.