INRAP

Datuak

Filmak

Caenen, Inrap-eko arkeologoak indusketa lanetan aritu dira, 900 m²-tik gorako eremu batean, eta, Saint-Jean auzoan, Erdi Aroko gotorlekuen zenbait elementu atera dituzte, hala nola harresiaren zati monumental bat, orain arte antzinako testu eta planoei esker bakarrik ezagutzen genuena, eta XIII. mendetik XIX. mendera arteko harlangaitzezko egiturak eta betegarriak.
Aztarnategia XIX. mendeaz geroztik da ezaguna, baina, egiaz, 1966an hasi ziren induskatzen, eta, gero, 2025ean. Bada, villa galo-erromatar itzel bat da, I. eta IV. mendeen artean okupatua, familia aberats batena seguru asko: ikerketen arabera, 4.000 m²-ko eraikin bat, lorategi handi baten inguruan egituratua, terma eta urmaelak eta gonbidatuei harrera egiteko lekuak zituena, Galia erromatarreko villa aristokratiko handiak bezalakoa.
Onnaingen egindako indusketa lan batzuen barruan, Frantzian, landa lurretan, ezohiko aztarnategi bat azaldu zen, Brontze Aroaren bukaera eta Burdin Aroaren hasiera artekoa: sekulako eraikinen aztarrenak, dozenaka etxe eta hobi handiak, Brontze Aroaren bukaerako herrixka baten adierazgarri.