2019an, Alerian (Korsikan), arkeologo talde batek K.a.
IV. mendeko hilobi etrusko garrantzitsu bat aurkitu zuen,eta hilobiak eta barruan zegoen guztiak uhartearen iragan
etruriarra azaleratu zuten.Antzinako Mediterraneoko zibilizaziorik oparoenetako bat
izan zen etruriarra, baita enigmatikoenetako bat ere.Bada, ezohiko aurkikuntza hartan oinarrituz, eta
Frantziako eta Italiako aztarnategi etrusko prestigiotsuenak ere baliatuz,
arkeologo eta historialari talde sutsu batek etruriarren historia erreskatatu
du, goren mailatik gainbeheraraino.