Nor sartuko
zen 300 metro Aveyrongo sakaneko leize baten hondoan han 400 estalagmita
hautsik baino gehiagok osatutako egitura batzuk eraikitzeko? Noiz gertatuko
zen? Eta batez ere, zergatik? 1990. urtean Tarn-et-Garonneko espeleologo gazte
batek leizea aurkitu zenetik, arkitektura harrigarri horrek inoiz ez ditu bere
sekretuak erakutsi. 2014an, ikertzaile talde batek erabaki zuen Borniquèleko
leizera itzultzea enigmaren amaiera ebatzi ahal izateko. 4 urtez jarraitu
genituen haien ikerketa lanak. Kamera bat inoiz iritsi ez den lekuetara iritsi
gara, bisitari bakar bat ere inoiz sartu ezin izango den lekuetara. Gure
garaiko aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuenetako batean izan gara ikertzaileekin
batera.