Ekialde Hurbileko hirugarren zaharrena da Beiruteko Unibertsitate
Amerikarreko Museo Arkeologikoa, Kairoko Museo Egiptiarraren eta
Konstantinoplako Museo Arkeologikoaren ondotik. Filmak museo libanoar honen 150
urteko historian barrena egiten du bidaia. Jakingo dugu 1868. urtean nola sortu
zen, hamarkadetan zehar bertako bildumak zein bilakaera izan duen, zortzi
zuzendarien papera eta haien lorpen nagusiak.