Nola
agertu zen giza generoa? Kromdraaïn, Hegoafrikan, José Braga paleoantropologo
frantsesak bi haurren aztarnak aurkitu zituen... duela 2,5 milioi urtekoak!
Inoiz aurkitutako zaharrenak dira, giza generokoa bata eta Paranthropus
generokoa (gure ahaiderik hurbilenekoa) bestea. Bada, aurrekaririk gabeko
abentura zientifiko baten abiapuntua izan zen aurkikuntza hori, eta baliteke
gure generoaren jatorria behin betiko argitzeko balio izatea.