2014. urtearen amaiera aldean, Lavaun
(Champagnen, Frantzian), arkeologo talde batek hilobi ganbera bat aurkitu zuen,
eta, haren barruan, urrezko bitxiz apaindutako eta luxuzko objektuz (hala nola Greziako eta
Etruriako pieza bikainez) inguratutako eskeleto bat.Hilobia, K.a. V. mendean datatua eta “Lavauko printzea”
izendatua, europar arkeologoek berriki egindako aurkikuntza nagusietako bat da,
eta, dokumental honetan, zelten mundura eta zeltek Mediterraneoko inguruko
herriekin zuten harremanera hurbiltzeko abiapuntua izango da.