Éclectic Production

Datuak

Filmak

Oraindik orain, arkeologo-talde batek aurkikuntza ikusgarria egin du Rodano ibaian, antzinako Arelate, egun Arles, erromatarraren sarrerako atearen ondoan. Brontezko eta marmolezko eskultura bikainen multzo bat argitara atera dute; 2.000 urte baino gehiago egon da ur azpian izkutatuta. Berreskuratu diren piezen artean, bat nabarmentzen da: Julio Cesarren erretratua; berak sortu zuen hiria K. a.ko 46an, eta ziurrenik, bizi zela Cesarri egin zitzaion eta orain ezagutzen den erretratu bakarra izango da.