Bonne Pioche

Datuak

Filmak

Non gizakia, han musika. Charles Darwin naturalistak enigmatzat zuen soinuak eta doinuak sortzeko gure gaitasuna. Azken batean, zer-nola lagundu zion musikak gizakiari bizirik irauten? Zertarako eta norentzako garatu zuen gizakiak zentzumen hori? Ikerketa zientifiko eta arkeologiko honetan, bidaia txundigarri bat egingo dugu, iraganera, historiako lehenengo musikarien bila. Arte eta entretenimendu bihurtu baino lehen, musika arma bat zen, gerraren eta boterearen aliatua, baina bazen jainko-jainkosekin komunikatzeko hizkuntza sakratu bat ere, eta, gizateriaren hastapenetan, dudarik gabe, baita errituen soinu banda ere. Bada, milaka urteko instrumentuak biziberrituta, Antzinaroko konposizioak deszifratuta eta Paleolitoko kobazuloetako erresonantzia eta harri eta estalaktiten sonoritatea aztertuta, arkeologo, ikertzaile eta musikologoek iraganeko oihartzunak deskubrituko dizkigute, eta gizadiaren lehenengo notak entzuteko aukera eman; lehenengo gizakien musika miragarria ezagutaraziko digute.
Ikuspegi askotatik jorratua izan da Paleolitikoko labar-pinturaren interpretazioa, hainbat korronte teoriko eta emaitza askotarikoak izan direla kontuan hartuta. Pelikula honetan, Chantal Jègues-Wolkiewiez-ek paleolitikoko labar-pinturaren beste interpretazio bat proposatzen du, astronomiaren behaketan oinarrituta.