Irungo kaleen azpian erromatar bizitzaren sekretu bat dago: Oiassoko termak. Dokumental honek, argitara atera zituzten arkeologoen ahotsaren bidez, bidaia bat proposatzen du: lehen aurkikuntzatik gaur egun milaka bisitarik bi mila urteko historian barrena ibiltzea ahalbidetzen duen musealizazio sofistikatura arte. Begirada zehatza, aztarnategi-gune bat ondare bizi bihurtzen den moduaz, eta baita nola protagonisten zientziak eta pasioak iragana orain gogora ekartzen diguten.