Altair4 Multimedia

Datuak

Filmak

Munduko aztarnategi arkeologiko garrantzitsuenetako bat da Ponpeia. K.a. VII. mendean fundatu zuten, eta hiri aberatsa zen, merkataritza eta kultura jarduerez betea. Hiri oparoa izan zenK.o. 79. urtean erupzio bolkaniko suntsitzaile baten ondoriozko errauts eta apar harriez eraturiko geruza lodi baten azpian geratu zen arte, baina, horri esker, mendeetan zehar kontserbatu dirahiriko altxorrak. Eraikin aipagarri asko ditu, baina Faunoren Etxea nabarmendu egiten da erromatar arkitekturaren adierazgarri aparta gisa. Etxe handi horrek bertan bizi izan zen familiaren.
K.o. 313. urtean, Milango ediktua kaleratu eta denbora gutxira, Teodoro gotzainak lehenengo apezpiku gunea eraikiarazi zuen, Akilean, hiriaren inguruan, harresietatik eta biltegi handi batetik gertu: horrela hasi zen basilika zahar-zahar honen historia.
Ponpeiako anfiteatroa 3Dn berreraikitzen du, erakusketan ikus daitezkeenMorelliren akuarela apartek irudikatutako pintura-dekorazioakleheneratuz. Ponpeiako anfiteatroa bere jatorrizko itxurarekinerakusten da: goitik begiratuta, monumentuaren gaur egungohondarretatik abiatzen da, eta inguruko hiri-ingurunearekin bateraberreraikitako harea ikusiko dugu. Bideoaren helburua da erakusteaharmailen gunearen barrualde gehiena freskoez estalia zegoela.Fresko horiek gaur egun desagertuak daude eta Museoan ikusgaidauden Morelliren akuarelen bidez bakarrik ezagutzen ditugu.
Pompeya aztarnategi arkeologikoa da, eta beti eskaintzen ditu ezustekoak eta interpretazio proposamen berriak. Kasu honetan, etxebizitza garrantzitsuenetako baten (Julius Polybiusen etxea) berreraikuntza infografikoa da. Domus erromatar horri bizia eman zaio berriro punta-puntako berreraikuntza teknika digitalei esker. Hezkuntza Sekzioa. Lekua: Amaia KZ Hitzaldi Aretoa
Hiriek eta hango antzinako monumentuek zein itxura zuten ezagutzeko modurik eraginkorrenetako bat da berreraikitze infografikoa. Oraingo honetan, Italian erromatarren garaiko lau kokalekuren birsorkuntza aurkezten da: Ostiako Erromako portua, Aquileiako Konstantinoren basilika, Brixia hiriko erromatar foroa (antzinako Brescia) eta Pesaroko Villa del Colombarone. Hezkuntza Sekzioa. Lekua: Amaia KZ Hitzaldi Aretoa
Neron erromatar enperadore eztabaidatuenetako bat da. Erotzat eta arduragabetzat hartu ohi da, eta K. o. 64. urtean Erroma suntsitu zuen sutea ere berari leporatzen zaio. Ikerketa egin berrian bere agintaldiko alderdi positiboak erreskatatzen ari dira.<0} Inperioko hiriburua berreskuratzen eta handiagotzen lagundu zuten eraikuntza-proiektu handiak sustatzeko Neronek jokatu zuen papera erakusten du dokumentalak.